XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kardenalak beren eritziz Jerusalengo ta Erromako Pedro ta Paulo deunen elizetako barkamenak asko galduko zutela-ta, oi-ezbezelako baiespen ori indarrgabetzeko alegiñak egin ondorean, Aita Santuak erabaki zuan Porziunkulako Barkamen au Dagonillaren lenengo arratsalde erditik urrengo egunean eguzkia sartu arte Toties quoties irabazi zitekela, aitorkuntza besterik egin bearr gabe.

Prantzisko, berexkuntza aundi au eman ziolako, bere eskerr ona agertzeko ustez, buruaz agurr eginda, aldentzera zijoan Aita Santuak esan zionean: ¡O tolesgabea! nora zoaz, ta zer agiri daramazu Barkamen ori eman zaizula siñetsi-eraztekon ? - Aita Santua, zure itza naikoa da neretzat: baldin Jaungoikoarena bada Berari dagokio berea dana agertzea: Ama Maria izan bedi papera, Jesukristo idazlaria ta aingeruak testigu; nik ez det beste agiririk ez beste buldarik nai; ori naikoa det.

Ta au esanda pozik aldendu zan.

Porziunkulako bidea artu zuan bere lagun zintzoarekin.

Bidaldi ontan erakatsi zion Leon anaiari, egiazko alaitasuna ez dagola ez miragillea izaten, ez onbidetsu ta ona izaten, norberak bere burua ukatuta, Kristogatik miñak, ezezpenak, laidoak eta bearrik gorrienak alaiki eramaten baizik. (1)Loratxuak, 22-25 orrialdeetan.